Herri Palestinarrarekin elkartasuna
2014 / 09 / 12Gipuzkoako Foru Aldundiak palestinarrentzak anestesiako makina bat erosteko abiatutako diru bilketan parte-hartu du Eskoriatzako Udalak. Palestinako herria jasaten ari den sarraskia dela eta, hitzetatik harago, elkartasuna gauzatzeko unea dela iritzi diote Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eskoriatzako Udalak “Errugabeen kontra egindako erasoak nazioarteko legea urratzeaz gain, krisi humanitario izugarria eragin baitu” esan dute.
Palestinako Aginte Nazionaleko Osasun Ministerioak laguntza eskatu die mundu osoko herrialdeei. Horren aurrean, “Gipuzkoak eta gipuzkoarrok erantzun egingo dugu”, jakinarazi du Martin Garitanok Diputatu Nagusiak.
Eskoriatzako Udalak 1.000 €ko diru laguntza emango du, Gizarte Zerbitzuetako batzordeko proposamena ontzat hartuta.
Herritarren batek diru ekarpenen bat egin nahi izango balu ondorengo kontu korrente zenbakian egin ahal izango du: Kutxabank 2095 611 01 9114122391