Ertzantzak isunak jarriko ditu Eskoriatzan
2014 / 11 / 11Ertzaintzaren Bergarako komisariak Eskoriatzako Udalari jakinarazi dio 2014ko azaroaren 14tik aurrera herri-gunean egindako edozein trafiko arau-hauste zigortuko dutela ertzainek, baita gaizki aparkatzeagatik egindakoak ere.
Hau da, ostiral honetatik aurrera herrian egiten diren arau-hausteak bai udaltzainek bai ertzaintzak zigortuko dituzte.