Krisiaren aurrean, zer? Etxeko kontsumoan aurrezteko aholkularitza zerbitzua

2014 / 11 / 14

Krisiaren aurrean, zer? Lelopean hainbat ikastaro antolatu dira Eskoriatzan, eta oraingo honetan, energia aurrezteko aholkuak eskaini ziren astelehenean, Ibarraundi Museoan, izandako hitzaldian. Ohitura gutxi batzuk aldatuta uste baino energia gehiago aurreztu daiteke, ingurumenarentzat ez ezik poltsikoaren onerako ere izango dena.

 

Bestalde, etxeko kontsumoan aurrezteko aholkularitza zerbitzua izango da Ibarraundi Museoan, ondorengo egun eta orduetan:

  • Azaroak 17 eta 24: 17:00-19:00
  • Azaroak 12 eta 19: 10:00-12:00

Doako zerbitzua izango da, eta bertara gerturatzen direnek argi eta gas fakturen inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute, etxetresna elektrikoei buruzko informazioa jaso, energia aurrezteko dauden diru laguntzen berri izan, obra txikiak…