Udalbatzak emakumeeganako indarkeriaren aurkako mozioa onartu zuen
2014 / 11 / 25Joan den ostegunean, azaroaren 20an, udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran, bildutako zinegotziek, Bildu, Eskoriatzako Elizateen Elkarteak, Ezker Anitza-IU eta PSE-ko botoekin, aho batez honako mozioa onartu zuten. Mozio horretan esaten denez, Eskoriatzako Udalak honako hauek erabaki zituen:
- Bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatzea eta inplementatzea.
- Herritarrak gonbidatzea konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzera, emakumeen eta gizonezkoen aldeko berdintasunaren alde, eta baita edozein indarkeria edo diskriminazio sexista/matxista gaitzesteko.
- Gaur “Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” dela eta Eskoriatzan egongo diren ekitaldietan era aktiboan parte-hartzera gonbidatzea herritarrak, bereziki, neska-mutil gazteak. Hauek dira ekitaldiak:
- 18:00 – Kultur Etxean – “Tratu txarren aurkako protokoloaren aurrerapenaren aurkezpena”
- 19:00 – Plazan – Elkarretaratzea