Atxorrotxen 2014an egindako indusketa arkeologikoak
2014 / 12 / 16Aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere 2014an Atxorrotxen egindako indusketa arkeologikoan aurkitutako aztarnak aurkezteko erakusketa egingo da Ibarraundi museoan.
Aurten, aurkitutako monetak nabarmendu behar dira, Iruñeko eta Aragoiko errege Alfontso I.a Nafarroakoaren (1104-1134) garaitik hasi eta XIX. mendera artekoak. Aplike eta apaingarrien aztarnak eta baita Burdin Arotik hasi eta Behe Erdi Aro arteko piezez osatutako zeramika sorta handi bat ere ikusgai izango da.
NOIZ:Abenduaren 15etik 18ra, biak barne
NON: Ibarraundi Museoan
ORDUA: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00
Erromatar garaiko erakusketa
Aste honetan, gainera, udal liburutegian Erromatar garaiko hezkuntzarekin erlazionatutako elementu nagusien errepliken (argiztapen-tresnak, joko-taulak, idazketa materiala…) erakusketa egingo da eta horiei buruzko azalpenak zuzenean entzuteko aukera egongo da.
ORDUTEGIA: 10:30-13:00 eta 16:30-20:00