Literatura solasaldiak liburutegian
2014 / 12 / 16Eskoriatzako  liburutegiak  solasaldi  programa  bat  jarri  du  martxan.  Solasaldiak  euskaraz  zein  gaztelaniaz  izango  dira,  eta  2015eko  otsailean  hasiko  dira.
Literatura  gustuko  baduzu  eta  zure  zaletasun  bera  dutenekin  elkartu  gura,  ez  galdu  Eskoriatzako  liburutegian  hilean  behin  egingo  diren  solasaldiak.
Euskarazko  lehenengo  saioa  otsailaren  24an  izango  da,  eta  Arantxa  Urretabizkaiaren  3  Mariak  liburua  aztertuko  da.
Hurrengoak  martxoan  eta  apirilean  izango  dira:
2.  saioa:  martxoak  31
Jon  Arretxe:  Tangerko  ametsak,  Erein
3.  saioa:  apirilak  28
Lurdes  Oñederra:  Intemperies,  Erein
Euskarazko  solasaldiak  Pako  Aristi  idazleak  gidatuko  ditu.
Gaztelaniaz,  berriz,  solasaldien  gidaria  Rubén  Angel  Arias  Rueda  izango  da  eta  lehenengo  saioa  otsailaren  10ean  izango  da,  bertan,  Mario  Vargas  Llosaren  La  ciudad  y  los  perros  aztertuko  da.
Hurrengoak  martxoan  eta  apirilean  izango  dira.
2.  saioa  martxoaren  24an.
Juan  Marsé:  Un  día  volveré.
3.  saioa  apirilaren  21ean
Philip  Roth:  Sale  el  espectro
.  Solasaldietan  ez  da  ahots  gorako  irakurketarik  egingo.
Solasaldien  ezaugarriak:
.  Ez  da  beharrezkoa  izango  eztabaidetan  parte  hartzea.
.  Liburua  erosi  beharrik  ez  da  izango.
.  Saioak  doan  izango  dira.
.  Liburua  osorik  irakurri  gabe  izanda  ere,  solasaldian  parte  hartu  ahal  izango  da.
Parte hartu nahi dutenek liburutegian izena eman dezakete urtarrilaren 16a baino lehen, liburutegira bertara joanda, posta elektronikoz edo telefonoz:
·biblioteka@eskoriatza.net
·943  713135
“Literaturak egiten duena pospolo maskal batek gauaren erdian soro batean egiten duena bezalakoa da. Pospoloak ez du ia argirik egiten, baina, bere inguruan zenbaterainoko iluntasuna dagoen ikusten uzten digu“. William Faulkner
