Onartu da 2015eko egutegi fiskala
2015 / 02 / 052015eko otsailaren 2an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako 2015eko egutegi fiskala.
Bertan, zorren aldizkako ordainketa muga barruan borondatez ordaintzeko epeak eta herritarrei jakinarazi beharrekoak, orokorrean, ezartzen dira.
Kobratzeko moduak
Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira banketxe edo aurrezki kutxatako baimendutako kontuetan.
Ordainagiria helbideratu gabe dutenei zorra ordaintzeko agiria bidaliko zaie posta arruntez zordunen helbide fiskalera. Aipatutako agiria izan ezean, ordainketa egin nahi duenak agiri hori eskatu beharko du borondatez ordaintzeko epean, udaletxeko diruzaintza zerbitzuan, jendearentzako ordutegian (9:00 – 14:30).
Ordaintzeko lekuak, egunak eta orduak
Ordainketa banketxe laguntzaileen edozein bulegotan edo kutxazainean egin ahal izango da: Kutxa bank, Laboral Kutxa eta Banco Santander.
Banku-helbideratzea: banku-helbideratzeak eragina izateko azken eguna, eta beraz, ordainagiriak bide horretatik epe barruan ordaindu ahal izateko, epe horren aurreko hilabeteko 15a izango da; Ondasun Higiezinen buruzko Zergaren eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren kasuan izan ezik, horientzako azken eguna Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritakoa izango baita.
Ordaintzeko epea igarota ordainketarik egin gabe, zorrak premiamendu bidez eskatuko dira eta dagozkion errekarguak eta berandutze interesak sortuko ditu exekuzio epean, eta, hala badagokio, egon daitezkeen kostuak ere ordaindu beharko dira.