2015erako salbuespenak, hobariak eta errekarguak.
2015 / 02 / 16Joan zen astean argiratu genuen web honetan 2015eko egutegi fiskala, hau da, zorren aldizkako ordainketa muga barruan borondatez ordaintzeko epeak (Iragarki osoa ikusi).
Gogoratu helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko direla banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan, eta helbideratu gabe dutenei zorra ordaintzeko agiria posta arruntez bidaliko zaiela zordunen helbide fiskalera.
Aipatutako agiririk ez bada jasotzen, zordunak edo ordainketa egin nahi duenak agiri hori udaletxeko diruzaintza zerbitzuan eskatu beharko du borondatez ordaintzeko epean, jendearentzako ordutegian (9:00-14:30).
Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak, hobariak eta errekarguak.
Taula honetan laburbilduta jasotzen dira hainbat kontzeptuengatik herritarrek udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkiekeen salbuespen, hobari eta errekarguak. Horiek jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira bakoitzari dagokion epean, eta ondorengo baldintza bete:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean.
Jarduera ekonomikotarako hobariak
Beste aldetik, taula honetan laburbilduta jasotzen dira jarduera ekonomikoetarako hobariak, hau da, industria edo merkataritza jardueretakoak, nekazal edo baso esplotazioetakoak…
Horietako edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango epe barruan behar den dokumentazioa aurkeztea eta subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi duenak udaletxeko 2. solairuan, zerga-bilketa zerbitzura jo dezake:
- Telefonoa: 943.71 44 07
- zergabiltzailea@eskoriatza.eus