Autobus zerbitzu berria

2015 / 03 / 03

Gipuzkoan inoiz izan den parte hartze prozesu handienari esker eta bertan egon diren herritarren ekarpenak kontuan hartuz, autobus zerbitzu berria jarri da martxan martxoaren 1ean.

Arrasate Eskoriatza linea

Arrasate Eskoriatza bitartean, autobusen maiztasuna handitu egingo da, eta hemendik aurrera 15 minuturo egongo da zerbitzua, bi linea zirkularren bidez (bata Bergaratik etorriko da, eta bestea Oñatitik). Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi www.lurraldebus.eus.

Eskoriatzan linea zirkular horiek geltoki guztietan geratuko dira, baina Aretxabaletatik datozenean, autobusak zuzenean Aingeru Guardako geltokiraino joango dira, eta handik jaitsiko dira gainontzeko geltokietara: erdiko kaletik pasatuz, bidea irekita dagoenean, eta saihesbidetik buelta emanez, bidea oinezkoentzat bakarrik den ordutegian.

Gasteiz eta Donostiarako lineak

Gasteiz eta Donostiara doazen zerbitzuak, aldiz, orain arte bezala, Gorosarriko geltokian bakarrik geratuko dira.

Leintz Gatzagara pesa

Linea berri hau herritarren eskariz jarriko da martxan, eta aldez aurretik eskatu beharreko zerbitzua izango da. Dena den, lehen aste hauetan ordutegi finkoa izango du (ikus www.lurraldebus.eus) , harik eta eskaripeko sistema bere osotasunean martxan jarri eta zerbitzu berri honetara ohitu arte.

Datozen asteotan ibilbide berria erabiliko da, baina zerbitzua hobetze aldera, egokitzapenak izan ditzake beharrezko ikusten den kasuetan.

Eskoriatzako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Arloaren lankidetzaren bitartez, eskoriatzarren eskaerei erantzuna ematen saiatu gara, zerbitzu egoki, eraginkor eta ingurumena errespetatzen duen eredua bilatuz.