Jendaurrean udal etxebizitza tasatua esleitzeko oinarriak
2015 / 03 / 24Intxaurtxueta 35 zenbakian dagoen lokal batean Construcciones Excavaciones Ferreira SL-ek sustatutako udal etxebizitza tasatu bat esleitzeko oinarriak onartu zituen Udalbatzak, otsailaren 24an egindako osoko bilkuran. Oinarri horiek, orain, jendaurrean jarrita daude, nahi duenak aztertu ditzan eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egiteko.
Iradokizunik edo erreklamaziorik egon ezean, oinarriak behin betiko onartuta geldituko dira, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.
Azken eguna: 2015eko apirilaren 17a (ostirala)