Zaldibar antzokia: Erabilera Araudia eta Tasak jendaurrean

2015 / 03 / 24

Udalbatzak 2015eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, Zaldibar antzokiari lotutako bi erabaki hartu zituen behin behinekoz. Horietako batek Zaldibar antzokiaren erabilera arautzen du, eta besteak erabilera horregatik ordaindu beharreko tasak arautzen ditu.

Bi erabakiak jendaurrean daude, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzan.

Erabilera Araudia

Zaldibar antzokia kultura ekintzak, jardunaldiak, batzarrak eta abar egiteko aretoa da. Ekimenak Udalak zuzenean edo kultur mahaiarekin nahiz beste elkarte edo enpresa batekin batera antolatutakoak izan daitezke, eta baita irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo entitateek antolatutakoa ere. Erabilera hori behar bezala gauzatu ahal izateko, baina, interesdunek erabilera baino 15 egun lehenago eskabidea aurkeztu beharko dute, antolatu nahi den ekitaldia, ordutegia eta beharrak zehaztuz. Araudian, besteak beste, erabiltzaileen betebeharrak, hutsegiteen ondorioak eta erabilera arau orokorrak ere zehazten dira.

Tasak

Horrez gainera, Zaldibar antzokia kulturarako, azoketarako eta ekitaldi pribatuetarako erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasei buruzko behin behineko erabakia ere hartu zuen Udalak. Erabaki horrek, besteak beste, Udalak babestutako edo diruz lagundutako ekintzek ez dutela tasarik ordaindu beharrik izango zehazten du; eta kuota gisa finkatzen ditu, egun erdiko erabilera 300 euroan eta egun osoko erabilera 400 euroan. Zehaztasun guztiak azpiko loturetan aztertu daitezke.