Ordenantzan kirol tasak aldatzeko erabakia jendaurrean

2015 / 03 / 26

Udalbatzak 2015eko otsailaren 24an egindako bilkuran onartu zuen Ordenantzetan kirol arloko hainbat tasatan aldaketak sartzea. Hartutako erabakia behin behinekoa da eta jendaurrean jartzen da, interesatuek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten. Aldaketa nabarmenenak honako hauek dira:

  • ALOKAIRUAK. Aurrerantzean alokairuetan fidantza ezarriko da. Fidantza horiek, lokalak zuzen erabili ezkero, bueltatu egingo dira.
  • KOBROAK ETA BAJAK. Erreserbatan egingo diren kobrantzak hilabete bukaeran egingo dira, eta bajak hilaren 25a baino lehen jakinarazi beharko direla kontuan hartuak izateko.
  • ABONOAK:
    • Familiarra. Orain arte familia abonoan onartzen ziren langabezian dauden eta ikasleak diren 22 urtez azpiko seme-alabak. Proposamen berrian langabezian dauden eta ikasleak diren 25 urtez azpiko seme-alabak onartzen dira.
    • Haurrak. Orain arte 5 urte arteko seme-alaben kuota ez zen ordaintzen. Proposamen berrian 6 urte arte sartuko dira seme-alabak dohain.
    • Jubilatuak. Modu honetara aplikatuko dira jubilatuen tarifak:
      • Urte osoko bazkidetza egiterakoan, urtarrilaren 1a hartuko da erreferentzia moduan eta data horretan 65 urte beteta dituztenei aplikatuko zaie jubilatu tarifa.
      • Hilabeteko eta hiruhilabeteko bazkidetza egiterakoan, dagoeneko 65 urte beteta dituztenei eta hilabete horretan edo hiruhilabete horretan 65 urte betetzen dituztenei aplikatuko zaie jubilatu tarifa.

Horiek dira aldaketa nabarmenenak. Baina interesatuek informazio gehiago nahi izanez gero, kiroldegian eskatu ahal izango dute.