Adierazpen instituzionala: HERRI ANITZA, HERRI ABERATSA
2015 / 03 / 27Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean izan zela kontuan izanik, Eskoriatzako Udalak martxoan egindako ohiko bilkuran, honako Adierazpen Instituzionala onartu zuen:
- Herrian bizi diren pertsona guztiak dira herritarrak, edonon jaioak direla ere.
- Herritar guztiok izan behar ditugu eskubide eta betebehar berberak. Eta horretarako lanketa bat egingo da.
- Pertsona guztien eskubideak bermatzeko.
- Aukera berdintasuna bermatzeko.
- Ezberdin izateko eskubidea bermatzeko.
- Jarrera xenofobo eta arrazistak identifikatu eta salatuko dira.
- Jendarte kohesionatu eta justu bat eraiki behar da, lehian baino elkartasunean oinarritutakoa, eta aniztasuna beldurrez eta gatazka iturri bezala hartu beharrean, aberastasun iturri bezala hartuko duena.
- Bide horretan elkarbizitza da gakoa. Horretarako, beharrezkoa da elkar-ezagutza eta elkar-aitortza aitortzea.
- Herrian dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna aberasgarria da herriarentzat, eta, horiek babestu eta indartzeko lanketa egingo da, betiere, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza bezala aitortuz.