Aste Santuan Zubiate Labea zabalik

2015 / 03 / 31

Apirilaren 2tik 6ra, eta baita apirilaren 12an ere, zabalik egongo da Zubiate Labea. Egun horietan bisita gidatuak eskainiko dira eta horietan pate hartzen duen edonork, buztinarekin tailer txiki bat egiteko aukera izango du. Horrez gain, Zubiate turismoko informazio bulegoa ere izango da egun horietan.

Ordutegia: 10:00 – 14:00
Bisiten ordutegia: 11:00 (euskaraz) eta 12:30 (gazteleraz)

Zubiate labearen informazioa hemen.

Prezioak

Hauek dira ohiko prezioak:

  • 0-6 urte: doan
  • 7-16 urte: 2 €
  • Helduak: 4 €

PREZIO BEREZIAK (prezio berezi hauek ezin izango dira pilatu)

  • 65 urtetik gorakoak: 2 €
  • Langabetuak: 2 €
  • Ikasleak: 2 €
  • Taldeak, 6 persona edo gehiagoko taldea: % 25eko deskontua.

Bitxiak salgai

Ibarraundi museoan, inauguratu zenetik, gure herriaren ikur bihurtu diren Axtrokiko ontzien irudiekin egindako bitxiak egon dira salgai, Txus Gruceta artisau bitxigileak egindako forma ezberdinetako belarritakoak, zintzilikarioak, giltzatakoak… guztiak zilarrezkoak.

Ontziak2

Aurten, gainera, ohiko euskal ikurrez egindako beste bitxi batzuk ere jarri dira salgai eta Aste Santuan horiek guztiak Zubiate Labean erosteko aukera egongo da.

Izarra2

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zintziklikarioak2

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago:

Telefonoz: 943 71 54 53
Emailez: zubiate@eskoriatza.eus