“Konpota” antzerkia Zaldibar antzokian izango da
2015 / 05 / 11Huhezin iragarrita zegoen “Konpota” antzeslana Zaldibarren egingo da, etzi, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.
Konpota, Philippe Gaulierren “La compote de…” bakarrizketaren euskarazko bertsioa da. Ironiaz, umore beltzez eta erreibindikazioz betetako emakume bufoientzat idatzitako testua.
Antzezlan honetan emakume mitiko batek bere istorioa kontatuko digu aurrez aurre, bertsio ofizial guztiak irauliz.
Antton Lukuren itzulpen honi esker, lehen aldiz, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera izango dugu. Sarrera doan izango da.
“Jaun xarmant hura eskertu nuen. Eta zin egin nion neure buruari, izena ahaztu dudan fruituak ez zuela adarrean eskegita askorik iraungo.”
“Baina koño, non jarri dut familia argazki hori?”
“Bere arbolari dudu maitea deitzen dion morroiak, psikoanalista bat behar du berehala, psikoanalista multi tekniko bat. Inork ez dio bere arbolari dudu maitea deitzen, primerako papardoa ez bada behintzat.”
Lan taldea:
Autorea: Philippe Gaulier
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Itzulpena: Antton Luku
Aktoresa: Eneritz Artetxe
Moldaketa: Eneritz Artetxe
Estetika eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Eszenografia: Iñaki Ziarrusta
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Argien diseinua: Zigor Gorostiola
Ekoizpena: Dxusturi teatroa