Liztor beltza aurten ere Eskoriatzan
2015 / 05 / 18Maiatzaren 14 gauean kendu zuen udaltzaingoak aurtengo lehen liztor beltz edo Asiako liztorraren (Vespa velutina) kabia, Mendiola elizatean, erregina barruan zuela. Irudian ikusi daitekeen moduan, oraindik kabiak txikiak dira (primarioak), erreginak berak bakarrik egiten dituelako, eta garrantzitsua da fase honetan kentzea, erreginarik gabe kabi handirik ez dutelako egingo.
Asiako liztorrak normalean zuhaitzetan egiten ditu habiak, baina teilatuen hegalpean egiten ere hasi dira, orantsu kenduta hau moduan. Ura gertu daukaten lekuetan egiten dituzte beti, eta erleak oso gertu egon ohi dira, liztorrek erleak jaten baitituzte. Liztorrak nahiko beltzak eta tamaina handikoak (3 cm inguru) dira.
Norbaitek habiren bat ikusten badu, udaltzaingoarekin harremanetan jarri dadila 943 71 45 32 telefonora deituz.