Ekaineko ez ohiko plenoa
2015 / 06 / 22- Eguna: Ekainaren 25a (osteguna)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Zinegotzi hautatu baten kargu hartzea.
- Udalbatzarraren bilkurak zenbatean behin egin behar diren eta zein egunetan erabakitzea.
- Batzorde informatiboak eratzea, osatzea eta zenbatean behin elkartu erabakitzea.
- Udal taldeen bozeramaleak izendatzea.
- Udal ordezkariak izendatzea hainbat erakunde eta elkarteetan.
- Alkate karguak dedikazio esklusiboa izatea.
- EAJ/PNV Eskoriatzako Udal taldeak Udalbatzarraren eta eskoriatzarren aurrean hartzen duen konpromisoa hondakin bilketa sistemari buruzko herri kontsulta egiteko.
- Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: Udal eraikinak garbitzeagatik (maiatzaren 16tik ekainaren 15era) HEMEN GARBIKETAK egindako faktura ordaintzeko agindua.
- San Pedro eguneko meza nagusian udalbatzarrak parte hartzeari buruzko erabakia.
- Galde-eskeak.