Uztailean zabalduko da kanpoko igerilekua
2015 / 06 / 24Uztailaren 2an zabalduko da Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dutena.
Uztailean astelehenetik larunbatera egongo da zabalik,arratsaldez, honako ordutegian: 16:00 – 19:00
Abuztuan, berriz, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, arratsaldez, honako ordutegian: 16:00 – 19:00
Igerilekua udan erabiltzeko arauak, honako hauek dira:
- Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
- Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
- Belarretan oinutsik ibili behar da.
- Debekatuta dago erretzea.
- Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
- Zakarrontzi selektiboki erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
- Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
- Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
- Debekatuta dago ur hertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
- Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu edota horiekin bertan ibili.
- Sorosleak esandakoari kasu egin beti.