Zubiate labea, larunbat honetan itxita
2015 / 07 / 16Zubiate labea XIX. mendekoa da, Kultur Intereseko Ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa da, gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra Gipuzkoan.
Aurtengo udaberritik aurrera, asteburuetan bisitatu daiteke labea eta bisitaren bukaeran, buztina lantzeko tailer txiki bat ere egin daiteke.
Uztailaren 18an, halabeharrez, labea itxita egongo da eta igandean berriro zabalduko ditugu ateak, ohiko ordutegian:
- Bisita ordutegia: 10:00 – 14:00
- Bisita gidatua euskaraz: 11:00
- Bisita gidatua gazteleraz: 12:00
Labeari buruzko informazio guztia, hemen aztertu daiteke.