Udako argazkien IV. Lehiaketa
2015 / 07 / 17Ibarraundi museoak “Udako argazkien IV. Lehiaketa” antolatu du. Hemen daude lehiaketara aurkezteko oinarriak.
Animatu eta parte hartu!
Oinarriak
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera honako hauek adierazi beharko dira:
.Kontaktua (helbide elektronikoa).
.Adina.
.Izenburua. - Argazkiak bidaltzeko azken eguna: urriaren 1a
- Argazkiak digitalizatuta aurkeztuko dira.
- Aurkeztutako argazki guztietatik 30 aukeratuko ditu Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak, eta argazki horiekin erakusketa egingo da Ibarraundi Museoan, urriaren 12tik 16ra (biak barne).
- Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata Garapen Batzordeak emango du; bestea, herritarrek Ibarraundin erakusketan emandakoa; eta, azkena, facebook eta webgune bidez aukeratutakoa izango da. Berdinketa izanez gero, Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak erabakiko du.
- Edozein kasutan, botoa emateko epea urriaren 12tik 16ra izango da.
- Urriaren 21ean argazki onenaren saria banatuko da.
- Hiru irabazle egongo dira:
15 urtera arteko saria: 50 axtroki.
16 – 49 urte bitarteko saria: 50 axtroki.
50 urtetik gorakoentzako saria: 50 axtroki. - www.eskoriatza.eus Udal webgunean argitaratuko da argazki irabazlea.
- Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.
- Eskoriatzako edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
- Argazkiak beste inon argitaragabeak izango beharko dira.