1.go asmakizun lehiaketa amaitu da
2021 / 06 / 07Tortolis ludotekak azken 5 asteetan antolatutako asmakizun lehiaketak badu irabazlea. Guztira 60 haur eta familiek hartu dute parte egitasmoan.
Horietatik, 14 haur edo familiek asmatu dituzte asmakizun denak. Atzo, zozketa egin zen eta Ibon Agirre, 5 urteko haurra izan da irabazlea.
Bide batez, tortolis ludotekatik eskerrak eman nahi dugu egitasmoan parte hartu duzuen haur eta guraso guztiei.
Hona hemen zozketa eta emaitza:
- 1go asmakizuna
Piruleta distiratsua
egoten dena kalean
Orain marrubizko
Orainlaranjazko
Orain mentazko.
Erantzuna: semaforoa - 2go asmakizuna
Burua dauka estalita
Hanka luzeak biluzik
Arropa kendu eta
Jan diote burua eta utzi dute hankautsik
Erantzuna: piruleta - 3. asmakizuna
Deitzen du garrasika
Eta erantzuten badiozu
Xuxurlaka hasiko zaizu belarrira
Gainera, zure sekretutxoak eramaten ditu nahi duzun tokira
Erantzuna: telefonoa - 4. asmakizuna
Kutxa banatan bi ahizpa
Biak bizi-bizirik;
Bosna alaba dauka bakoitzak
Handienetik txikienera jarririk;
Egunean zehar kutxa barrutik
Egiten dute lana,
Lotarako irteten dira kutxa barrutik
Erantzuna: oinak - 5. asmakizuna
Izarra dirudi
Behetik gora joaten da beti
Eta izarretara baino lehen, itzali
Gorputza txiki,
Ahotsa handi,
Erreko zaitu, argi ibili.
Erantzuna: suziria