1.go asmakizun lehiaketa amaitu da

2021eko ekainak 07

Tortolis ludotekak azken 5 asteetan antolatutako asmakizun lehiaketak badu irabazlea. Guztira 60 haur eta familiek hartu dute parte egitasmoan.

Horietatik, 14 haur edo familiek asmatu dituzte asmakizun denak. Atzo, zozketa egin zen eta Ibon Agirre, 5 urteko haurra izan da irabazlea.

Bide batez, tortolis ludotekatik eskerrak eman nahi dugu egitasmoan parte hartu duzuen haur eta guraso guztiei.

Hona hemen zozketa eta emaitza:

  • 1go asmakizuna
    Piruleta distiratsua
    egoten dena kalean
    Orain marrubizko
    Orainlaranjazko
    Orain mentazko.
    Erantzuna: semaforoa
  • 2go asmakizuna
    Burua dauka estalita
    Hanka luzeak biluzik
    Arropa kendu eta
    Jan diote burua eta utzi dute hankautsik
    Erantzuna: piruleta
  • 3. asmakizuna
    Deitzen du garrasika
    Eta erantzuten badiozu
    Xuxurlaka hasiko zaizu belarrira
    Gainera, zure sekretutxoak eramaten ditu nahi duzun tokira
    Erantzuna: telefonoa
  • 4. asmakizuna
    Kutxa banatan bi ahizpa
    Biak bizi-bizirik;
    Bosna alaba dauka bakoitzak
    Handienetik txikienera jarririk;
    Egunean zehar kutxa barrutik
    Egiten dute lana,
    Lotarako irteten dira kutxa barrutik
    Erantzuna: oinak
  • 5. asmakizuna
    Izarra dirudi
    Behetik gora joaten da beti
    Eta izarretara baino lehen, itzali
    Gorputza txiki,
    Ahotsa handi,
    Erreko zaitu, argi ibili.
    Erantzuna: suziria