11 egun Euskaraldia bukatu zela
2018 / 12 / 14Euskaraldia bukatu zenetik 11 egun pasa dira eta Euskaraldiaren ariketak utzi dituen zantzu batzuri begira jatzeko eguna da gaurkoa.
Euskaraldiko 11 egunak prestatzeko lan mardula egin du Euskaraldiaren batzordeak, eta egindako girotze, prestaketa eta beroketa lan guztiaren laburpena bideo honetan ikus daiteke.
Gainera, abenduaren 1ean ospatutako Herri Egunean, Euskaraldian parte-hartu zuten hainbat herritarri euren bizipenen berri galdetu zitzaien, eta emandako erantzunekin testigantzen bideo hau egin da
Azkenik, Euskaraldian parte-hartu duten eskoriatzarrei 4 galdera erraz egiteko ondorengo formularioa sortu da, hor jasotako erantzunen bitartez Euskaraldiak eskoriatzarrongan izan duen eragina neurtu ahal izateko. Galderak oso errazak dira eta berehala erantzutekoak. Beraz, Euskaraldian parte-hartu duten eskoriatzarrei eskatzen zaie formularioa betetzeko. Hor emandako erantzunen datuak webgune honen bitartez jaso ahal izango dira.