Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2016 / 04 / 22

subvencion2016ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, 2016. urtean Eskoriatzan egiteko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak onartzea erabaki zuenUdalbatzarrak.

Oinarri horien gaineko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2016ko martxoaren 2an, eta jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, oinarri horiek behin betikotzat jotzen dira beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Onarpenaren iragarkia apirilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Beraz, Eskoriatzan 2016an kultur jarduerak egiteko diru laguntza eskatu nahi duten pertsonek edo taldeek maiatzaren 24ra arte izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Hemen informazioa, oinarriak eta eranskinak