2. Pintxo lehiaketa martxan

2017 / 11 / 03

Eskoriatzako Udalak II. Pintxo lehiaketa antolatu du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin. Izen ematea amaitu da dagoeneko, eta parte hartuko duten tabernak lau izango dira:

  • Compostela
  • Mirentxu
  • Toki Alai
  • Urrestilla

Taberna bakoitzak prest dauka, iada, bere pintxoa, eta azaroaren 10etik 12ra arte egongo da pintxo hauek probatzeko aukera.

 

Pintxoak plazan

Azaroaren 12an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, herriko plazan egongo dira lehiaketan parte hartuko duten tabernetako ordezkariak beraien pintxoak eskaintzen. Eguerdiko 13:30tan epaimahaiko kideek pintxoak probatuko dituzte eta sari banaketa egingo da. Irabazleak 300 € eta trofeoa jasoko ditu.

Herritarrek ere bozkatu dezakete

Pintxo onena aukeratzeko epaimahaiaren eta herritarren bozka hartuko da kontuan, eta herritarrek bozkatzeko, lehiaketan parte hartuko duten tabernetan egongo den eskuorria erabili beharko dute. Probatutako pintxo bakoitzeko zigilu bat jarriko du tabernak eskuorrian, dagokion lekuan. Gutxienez hiru zigulu izandakoan, pintxo onena aukeratzeko atala bete eta parte hartzen duten tabernetan egongo diren kaxetan utzi beharko da. Bozkatzen dutenen artean 50 €-ko bi sari zozketatuko dira: bat, parte hartu duten tabernetan gastatzeko; eta, bestea, Eskoriatzako edozein dendatan gastatzeko.

Animatu, dastatu eta bozkatu!

Lehiaketako oinarriak