2014ko udal aurrekontuaren hasierako onarpena.
2014 / 01 / 07Udalbatzarrak, 2013ko abenduaren 17an eginiko bileran, hasiera batean onartu du 2014ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osatzen dute bera: Udalaren Aurrekontuak eta Telesko Udal-Telebista Fundazio Publikoaren Aurrekontuak.
Onarpenaren iragarkia 2014ko urtarrilaren 2an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Aurrekontuak jendearen aurrean egongo dira Idazkaritzan urtarrilaren 3tik 21era arte. Epe horren barruan aurrekontua aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.
Jendearentzat ikusgai egoteko epea inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe igarotzen bada, Aurrekontu Orokorra onartutzat joko da behin betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.