2015eko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena

2014 / 11 / 13

Udalbatzarrak, 2014ko urriaren 28an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zien 2015. urteko Ordenantza Fiskalei. Orain, jendaurrean dago hasierako onarpen hori, nahi duenak aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Aldaketa txikiak

2015. urterako Ordenantzetan ez da aldaketa handirik aurreikusi, bigarren urtez izoztu egingo dira zerga eta tasa gehienak. Igoera izango duen bakarra Urari dagokion tasa izango da, hain zuzen ere %2,5 igoko dena. Bestalde, kanpokosantuko lurperatze zerbitzuetan kobratzen zen tasa ere aldatu egin da, egungo lurperaketa ohituretara egokituz, eta azokako postuen zerga ere sinplifikatu egin da.

Alegazioak

Interesdunek, nahi izanez gero, proposamena aztertu ahal izango dute, bidezko iritzitako alegazioak aurkezteko:

  • Erabakiak eta espedienteak ikusteko tokia: Udaletxeko Idazkaritza-kontuhartzailetza
  • Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2014ko abenduaren 5a
  • Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorretan edota Administrazio Jarudunbideari buruzko Legeak 66. artikuluan jartzen duen tokia.
  • Zer organori zuzenduta: Udalbatzari

2015eko Ordenantza Fiskalean hasierako onarpena hemen aztertu daiteke.