2015eko udal aurrekontuaren hasierako onarpena

2015 / 02 / 04

Udalbatzak 2015eko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2015. urterako Udal Aurrekontuari. Aurrekontu honek ez du aurreko urtekoarekin alderatuta aldaketa handirik, aurten, baina, inbertsio handiak egin beharrean, hainbat inbertsio txiki egingo dira, besteak beste: Kultur etxearen mantenua, Kiroldegiko saunan obra txikiak, bolatokia egokitzea, Zubiate labearen egokitzapenak eta kanposantuan lan txikiak.

2015. urteko aurrekontu hau,  44/2014 Foru Araua berriaren arabera egin behar izan da eta horrek arlo bakoitzeko gastuak izendatzerako orduan aldaketak eragin ditu. Horregatik, aurreko urteko aurrekontua eta aurtengoa ez dira erabat konparagarriak, arlokako irakurketa egiterakoan.

Erreklamazioak

Momentu honetan 2015erako Udal Aurrekontua jendaurrean dagoen, nahi dutenek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna 2015eko otsailaren 20a (ostirala) izango da. Gogoratu, alegazioak aurkezteko, Udal Bulegoetako ordutegia honakoa dela: 9:00 – 14:30

Aurrekontuaren informazio zehatzagoa

GAOren iragarkia