2016ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
2015 / 10 / 26Udalbatzak 2015eko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo den Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantza Fiskalari. Orain, jendaurrean jartzen dan, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aldaketak
Ordenantza Fiskal berrien aldaketarik nagusienak, honako hauek dira:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Orain arte indarrean zegoen etxebizitza hutsei errekargua jartzea, eta 2016rako proposamenean errekargu hori desagertu egiten da.
- Axtrokiak: 2015ean indarrean egon den Ordenantza Fiskalean ez ziren hainbat hobari aurreikusten, eta horiek Axtrokitan emandako Diru Laguntza gisa arautu dira. 2016rako onartutako honetan, berriz, hobari horiek berreskuratu egiten dira. Udal talde berriak, Axtrokitan emango den diru laguntza deialdirik ez du egingo eta kopuru horiek hobari gisa arautuko ditu.
- Uraren tasan %5eko igoera: Ur Partzuergoak egindako proposamena da uraren tasa %5 igotzea eta igoera hori aplikatzea onartu da.
Erreklamazioa
Interesdunek, nahi izanez gero, proposamena aztertu eta bidezko iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte:
- Espedienteak ikusteko tokia: Udaletxeko Idazkaritza-kontuhartzailetza
- Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2015eko ABENDUAREN 1a.
- Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorretan edota Administrazio Jarudunbideari buruzko Legeak 66. artikuluan jartzen dituen tokietan.
Iragarkia GAO (PDF)