2017ko azaroko ohiko plenoa
2017 / 11 / 23- Eguna: Azaroaren 28 (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Kredituak aldatzeko 19. Espedientea (kreditu aldaketa) onartzea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Gizarte Ekintzako Kontseilu sortzea eta bere erregelamendua onartzea.
- Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratua luzatzea.
- Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren 2017ko urriaren 5eko aginduz onartutako euskal kultura ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2017-2019 aldirako diru laguntza deialdiaren aurrean Eskoriatzako Udalak hartutako konpromisoa.
- Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait udalen arteko hitzarmena kanpoko argiteria publikoaren instalazioak berritzeko baterako bigarren proiektua garatzeko, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak finantzatuta.
- Irabazi Eskoriatza eta Eskoriatzako EH Bildu udal taldeek aurkeztutako mozioa: herritarren defentsan- kalitateko garraio publikoa.
- Mozioa: EH Bildu Eskoriatza eta Irabazi Eskoriatza udal taldeen proposamena Eskoriatzako Udalak “Herriko mugikortasunerako mahaia” sortzea bultzatu dezan.
- Galde-eskeak.