2017ko egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak

2016 / 12 / 26


2016ko abenduaren 19an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017rako Eskoriatzako ordenantza fiskalak: tipoak, kuotak eta tarifak.

Urtarrilaren hasieran eskuorri bat banatuko da Eskoriatzako etxe guztietara, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.

Egutegi fiskala

Egutegi fiskalean eskoriatzarrei eragiten dieten zergak ordaintzeko borondatezko epeak jasotzen dira.

Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak.

Hemen laburbilduta jasotzen dira hainbat kontzeptuengatik herritarrek Udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkieken salbuespen, hobari eta errekarguak.

Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:

  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
  • Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean.

Jarduera ekonomikotarako hobariak eta beherapenak

Edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:

  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
  • Egoitza soziala Eskoriatzan izatea.

Informazio gehiago
Zerga bilketa zerbitzuan
943 71 44 07
zergabiltzailea@eskoriatza.eus

Gizarte Zerbitzuetan
943 71 3136
gizarte@eskoriatza.eus