2017ko uztaileko ez ohiko plenoa
2017 / 07 / 17- Eguna: Uztailaren 20a (osteguna)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Udalaren artean lankidetza hitzarmena sinatzea informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
- Lankidetza hitzarmena sinatzea Izenpe S.A.-ren eta Udalaren artean.
- 2016-ko kontu orokorrak onartzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- “Gazteleku” zerbitzua emateko kontratua luzatzea.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza Arautzaileko 7. eranskina “Ur horniduragatiko tasa” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
- “Berbalagunak egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- “Auzkoko egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- “Ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoa” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Galde-eskeak.