2018ko azaroko ez ohiko plenoa
2018 / 11 / 22- Eguna: Azaroaren 26a (astelehena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- EH Bildu-Eskoriatzako hautagai hautetsiak zinegotzi kargua hartzea.
- Garapen ekonomiko jasangarria batzorde informatzailerako Eskoriatzako EH Bilduko kide berria izendatzea.
- Diru laguntzen plan estrategikoaren bigarren aldaketa.
- 23. kreditu aldaketa espedientea.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2018ko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Bertso eskola zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko kontratua esleitzea.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Irabazi Eskoriatzak aurkeztutako mozioa airea kutsatuta dagoenean herritarren osasuna bermatzeko jarduera protokoloei buruz.
- Euskararen egunari buruzko Erakunde Adierazpena.