2018ko otsaileko ohiko plenoa

2018 / 02 / 23
  • Eguna: Otsailaren 27a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Eskoriatzako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa departamentuaren arteko Lankidetza Hitzarmena datu-trukatzeko Gipuzkoako eragileen Datu Basea garatzeko.
  4. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko Txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  5. 2015eko azaroaren 17ko 1091. zenbakiko eta 2016ko urtarrilaren 22ko 00059. zenbakiko Alkate Erabakiez aitortutako eskubidearen baja.
  6. Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren luzapena.
  7. Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa hasiera batean onartzea.
  8. Hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak arautzeko oinarrien aldaketa hasiera batean onartzea.
  9. Merkataritza establezimendu bat irekitzeko diru laguntza Ematea. (alokairua)
  10. Galde-Eskeak.