2019ko abenduko Ez ohiko plenoa
2019 / 12 / 12- Eguna: Abenduaren 17a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Gai zerrendan gai bat sartzea berrestea. Apotzagako auzo alkate berriak bere kargua hartzea.
- Alkatetzaren adierazpenak.
- Herritarrei arreta egiteko zerbitzu integrala ezartzeko proiektuari babesa ematea eta koordinazio talde bat sortzea.
- 2020ko aurrekontua onartzea.
- 2020rako lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
- 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
- Gipuzkoako Gurutze Gorriarekin sinatutako nazioarteko babes eskatzaileen eta onuradunen harrera eta integrazio programa garatzeko lankidetza hitzarmena luzatzea.
- Eraikin publikoak garbitzeko kontratazio espedienteari hasiera ematea: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
- Dirulaguntza ematea hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko laguntzak emateko programaren barruan.