2019ko azaroko ohiko plenoa
2019 / 11 / 22- Eguna: Azaroaren 26a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (Merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan jarritako eragozpenak.
- Gipuzkoako lurralde historikoko haur eta gazteen sustapenerako erakundearteko sareari, Gaztematikari, atxikitzea.
- Gizarte Larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
- “Ahozkotasuna eta bertsolaritza” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Deialdiko gai zerrendan gaia sartzea berrestea: elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko plataformari atxikitzea.
- HAKOBAren (hizkuntza politika gaietarako herri administrazioen koordinazio batzordeak) eskariz alkatetzak aurkezten duen mozio proposamena Euskararen Nazioarteko Egunari (2019) buruz.
- EHBilduren eskariz mozio proposamena “Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela-eta.
- EUDELen eskariz alkatetzak aurkezten duen mozio proposamena azaroaren 25ari buruz: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna”.
- Galde-eskeak.