2019ko urriko ohiko plenoa
2019 / 10 / 18- Eguna: Urriaren 22a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bileraren akta onartzea.
- Alkatetzaren jakinarazpenak.
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programaren barruan diru laguntzak emateko oinarriak direla-eta estatuko abokatutzak jarritako kasazio-errekurtsoan agertzeko epaketa.
- Taxi zerbitzuaren tarifa urbanoen proposamena 2020. urterako.
- 21. Kreditu aldaketa: kreditu-transferentzia modalitatea.
- Kredituak aldatzeko 22. espedientea: kreditu gehikuntza.
- Diru laguntzen plan estrategikoaren aldaketa.
- Debagoieneko Mankomunitateko batzorde informatiboetarako udal ordezkariak izendatzea
- Gipuzkoako lurralde garraio agintaritza kontsortzioaren eta Eskoriatzako udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea udal erroldako datuak lagatzeko mugi txartelak egiteko.
- 2020. urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeko hasierako onarpena.
- Marinen obrak egiteko lurren lagapena onartzea.
- Hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.
- Kataluniako Proces-aren aurkako epaiari buruzko Erakunde Adierazpena
- Galde-eskeak.