2020ko apirileko ez ohiko plenoa
2020 / 04 / 27- Eguna: Apirilaren 30a (osteguna)
- Ordua: 17:30
- Lekua: Telematikoa
- Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Uraren ziklo osoaren kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku lagatzeko erabakia – sinatu beharreko hitzarmena onartzea, uraren ziklo osoaren zerbitzua arautzen duen ordenantza onartzea eta tarifa sistema berria ezartzea.
- Hirigintza eta Mugikortasuna batzorde informatzaileari eskumen arlo bat ematea: “Jasangarritasun energetikoa”.
- “Gipuzkoako eskalada guneak – berrekipamendua eta mantenimendua 2017-2020” proiektuan parte hartzeko konpromisoen proposamena.