2020ko uztaileko ohiko plenoa

2020 / 07 / 23
  • Eguna: Uztailaren 28a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Eskoriatzako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI) arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena.
  4. 2019ko kontu orokorrak onartzea.
  5. Kirol arloko zerbitzuak emateko kontratuaren baldintza agiriak eta lizitazioa onartzea.
  6. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa aldatzea:  9. eranskinean “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” tarifa berri bat sartzea.
  7. Galde-eskeak