2021eko abenduko ez ohiko plenoa
2021 / 12 / 20- Eguna: Abenduaren 20a (astelehena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Telematikoa
- Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko enpresa kontratista gisa Cesparen ondorengotza jaso izana.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, Segurtasun sailaren bitartez, eta erkidego horretako udalen artean ertzaintzaren eta udaltzaingoen lankidetzarako sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea.
- Eskoriatzako Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea (aurrekontua betearazteko arauaren 13. artikuluaren aldaketa barne).
- 2022. urteko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
- Dirulaguntzen 2019-2023 Plan Estrategikoaren egokitzapena.
- Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egitea