2021eko abenduko ez ohiko plenoa

2021 / 12 / 20
  • Eguna: Abenduaren 20a (astelehena)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko enpresa kontratista gisa Cesparen ondorengotza jaso izana.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, Segurtasun sailaren bitartez, eta erkidego horretako udalen artean ertzaintzaren eta udaltzaingoen lankidetzarako sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea.
  4. Eskoriatzako Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea (aurrekontua betearazteko arauaren 13. artikuluaren aldaketa barne).
  5. 2022. urteko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
  6. Dirulaguntzen 2019-2023 Plan Estrategikoaren egokitzapena.
  7. Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egitea