2021eko azaroko ohiko plenoa
2021 / 11 / 18- Eguna: Azaroaren 23a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Kultur etxea – 1.solairua
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- 20. kreditu aldaketa espedientea.
- 2019-2023 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 4/2021 aldaketa.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Arizmendi Koop. Elkarteak 2017an jarritako bermea itzultzeko eskaera.
- EAJ/PNV udal taldearen eskariz, azaroaren 25erako erakunde adierazpen proposamena, 2021eko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna dela-eta.
- EH Bilduren eskariz erakunde adierazpen proposamena “Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna” dela-eta.
- Galde-eskeak.