2021eko ekainean ohiko eta ez ohiko plenoak

2021 / 06 / 18

Udalbatzak datorren asteko asteartean 2 pleno egongo ditu, ez-ohikoa eta ohikoa, biak zuzenean jarraitu ahal izango dira  TELEMATIKOKI (pleno egunean eta orduan aktibatuko da).

EZ OHIKO PLENOA

Eguna: Ekainaren 22a, asteartea
Ordua: 17:30

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Eskola agenda 20-30: Hiri eta Komunitate jasangarriak.

OHIKO PLENOA

Eguna: Ekainaren 22a, asteartea
Ordua: 18:00

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Eskoriatzatik Mazmela elizaterako gurdibide zaharraren titularitatea ikertzeko espedientea hasteko eskaera.
  4. 10. kreditu aldaketa espedientea.
  5. 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 3/2021 aldaketa.
  6. Onartutako eskubideei baja ematea.
  7. Herriko jai eguna 2022rako proposatzea.
  8. Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
  9. Galde-eskeak.