2021eko iraileko ez ohiko plenoa
2021 / 09 / 24- Eguna: Irailaren 29a (asteazkena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Telematikoa
- Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Mailegu kontratua formalizatzea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- 2021eko abuztura arte Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
- 17. kreditu aldaketa espedientea.
- Ekiola Energia Sustapeak S.L. enpresaren eta Leintz bailarako udalen arteko lankidetza protokoloa formalizatzea teknologia fotoboltaikoarekin argindarra sortzeko proiektua sustatzeko.
- Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
- Eskoriatzako Udalak kudeatutako gizarte larrialdietarako etxebizitzaren barne erregimeneko erregelamenduaren 6. artikulua aldatzea.