2021eko iraileko ez ohiko plenoa

2021 / 09 / 24
  • Eguna: Irailaren 29a (asteazkena)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Mailegu kontratua formalizatzea.
  3. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  4. 2021eko abuztura arte Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
  5. 17. kreditu aldaketa espedientea.
  6. Ekiola Energia Sustapeak S.L. enpresaren eta Leintz bailarako udalen arteko lankidetza protokoloa formalizatzea teknologia fotoboltaikoarekin argindarra sortzeko proiektua sustatzeko.
  7. Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
  8. Eskoriatzako Udalak kudeatutako gizarte larrialdietarako etxebizitzaren barne erregimeneko erregelamenduaren 6. artikulua aldatzea.