2021eko ordenantzak, egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak
2021 / 01 / 29Udalbatzarrak, 2020 urriaren 20an egindako osoko bilkuran, 2021rako ordenantza fiskalak onartu zituen eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu. Ordenantzak aztergai egon ziren hilabetez, eta epe horretan erreklamaziorik egon ez zenez, behin betiko onartu ziren.
Aste bukaera honetan eskuorri bat banatuko da Eskoriatzako etxe guztietara, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.
Egutegi fiskala Egutegi fiskala
Egutegi fiskalean eskoriatzarrei eragiten dieten zergak ordaintzeko borondatezko epeak jasotzen dira.
Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak Udal zergak
Hemen, laburbilduta jasotzen dira hainbat kontzeptuengatik herritarrek Udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkieken salbuespen, hobari eta errekarguak.
Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean.
Jarduera ekonomikotarako hobariak eta beherapenak Jarduera ekonomikoak
Edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
Informazio gehiago
- Zerga-bilketa zerbitzuan
943 71 44 07
zergabiltzailea@eskoriatza.eus - Gizarte Zerbitzuetan
943 71 3136
gizarte@eskoriatza.eus