2021eko uztaileko ez ohiko plenoa

2021 / 07 / 16
  • Eguna: Uztailaren 22a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Eskoriatzako Udalean telelana ezartzeko erregelamendua hasiera batean onartzea.
  3. IZFE S.A.-ren (informatika zerbitzuen Foru elkartearen) eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
  4. 2020ko kontu orokorrak onartzea.
  5. Onartutako eskubideei baja ematea: akats zuzenketa.
  6. 14. kreditu aldaketa espedientea.
  7. Ordenantza Fiskalaren aldaketa hasiera batean onartzea, 2021. urtean zehar bide publikoko lurzoruaren erabilera publikoagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa eteteko edo ez aplikatzeko, irabazteko asmoz mahaiak, aulkiak eta antzeko beste instalazio batzuk jartzeari dagokionez (terrazak).
  8. Debagoieneko Mankomunitatean mankomunatu daitezkeen udal gizarte-zerbitzuak aztertzeko batzorde berezirako udal ordezkariak izendatzea.