2022ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
2021 / 11 / 03Udalbatzarrak 2021eko urriaren 14an egindako bilkuran hasierako onespena eman zion, gehiengo osoz, 2022. urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalei.
Aipatutako akordioa eta tramitatutako espedienteak informazio publikoan jarri dira, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.
- Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna: abenduak 7
- Alegazioak aurkezteko tokia:
- Presentzialki: Ibarraundi museoa (8:00 – 14:30)
- Online
Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik jaso ezean, hartutako erabakia behin betikoak bilakatuko da.
Ondorengo dokumentuan jasotzen dira, planteatutako aldaketak. Ordenantza Fiskalen 2022. urterako aldaketak.