2022ko otsaileko ohiko plenoa
2022 / 02 / 17- Eguna: Otsailaren 22a (asteartea)
 - Ordua: 18:00
 - Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
 
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
 - Alkatearen adierazpenak.
 - Udal langileen ordainsarien igoera.
 - Eskoriatzako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
 - 1/2022 zenbakiko kreditu aldaketa espedientea: (transferentzia)
 - Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
 - Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
 - Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren bigarren luzapena.
 - Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
 - Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
 - Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1/2022 aldaketa.
 - Lankidetza hitzarmena sinatzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko.
 - Etxez etxeko laguntza udal zerbitzua emateko egindako kontratuaren hirugarren luzapena.
 - Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko eskubidearen esleipen kontratuaren bosgarren luzapena.
 - Udal ortuak erabiltzeko baimena arautzeko erregelamendua onartzea.
 - Martxoaren 8a dela-eta, EUDELek eskatuta Eskoriatzako EAJ/PNV-k aurkeztutako mozioa proposamena: berdintasunaren legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.
 - Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpen proposamena: martxoak 8
 - Galde-eskeak.
 
