2022ko otsaileko ohiko plenoa

2022 / 02 / 17
  • Eguna: Otsailaren 22a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal langileen ordainsarien igoera.
  4. Eskoriatzako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
  5. 1/2022 zenbakiko kreditu aldaketa espedientea: (transferentzia)
  6. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  7. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
  8. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren bigarren luzapena.
  9. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
  10. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
  11. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1/2022 aldaketa.
  12. Lankidetza hitzarmena sinatzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko.
  13. Etxez etxeko laguntza udal zerbitzua emateko egindako kontratuaren hirugarren luzapena.
  14. Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko eskubidearen esleipen kontratuaren bosgarren luzapena.
  15. Udal ortuak erabiltzeko baimena arautzeko erregelamendua onartzea.
  16. Martxoaren 8a dela-eta, EUDELek eskatuta Eskoriatzako EAJ/PNV-k aurkeztutako mozioa proposamena: berdintasunaren legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.
  17. Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpen proposamena: martxoak 8
  18. Galde-eskeak.